XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABek mobilizazioak egingo ditu Polizia lege proiektuaren kontra

LAB sindikatuak Euskal Polizia lege proiektuaren kontra mobilizazioak antolatuko dituela eman du aditzera, bere ustez Polizia lokalen iraupena arriskuan jarriko duelako.

Deialdi hauetako lehena datorren ostiralean egingo du Gasteizko Legebiltzarrean, eta bertara joateko zerbitzurik ez daukaten udaltzainak eta miñoiak gonbidatu ditu.

Jadanik Legebiltzarrean dagoen lege proiektuak Polizia lokalen militarizazioa eta eskubide sindikal eta sozialen murrizketa ekarriko dituela uste du LAB sindikatuak.

LAB ELArekin bildu zen herenegun mobilizazioen aukera aztertzeko baina elkarren arteko neurriak hartzeko akordiorik ez zuten lortu.